Hasiera - CIN - Bertiz

Ikusi duzu inoiz orein bat hegan?

Ikusi duzu inoiz orein bat hegan?

Ezagutu parkearen sekretu hori eta beste batzuk

Ezagutu parkearen sekretu hori eta beste batzuk

Jaurerriaren magiak harrapa zaitzala

Jaurerriaren magiak harrapa zaitzala

Ikusi duzu inoiz orein bat hegan? Bertizko Jaurerriko parke naturalera joaten bazara, baliteke ikustea; izan ere, lucanus cervus edo arkanbelea bertan bizi da. Europako kakalardo handiena da (9 zentimetrora arte), eta, arraren kasuan, baraila handiak ditu, hildako egurra jaten laguntzeko, haren jaki gustukoena.

Naturaren interpretazio zentroan parkearen sekretu hori eta beste batzuk ezagutzen lagunduko dizugu. Jakinen duzu nola aldatzen den oihana urtaroetan zehar; ikasiko duzu basakatuen eta katajineten oinatzak bereizten; zedro libanoar handi baten istorioa entzunen duzu eta Nafarroan historia luzeena duen lorategiaren iragana ezagutuko duzu. Eta, gehiago nahi baduzu, ez galdu aukera Jaurerrian barna paseatzeko: 2.040 hektareako espazioa parke natural izendatu zuten 1984an, eta nafarren jabetza da.

Oihanean murgiltzen bazara, iratze, haritz eta pagoen artean ibiliko zara, ubideetako ura entzuten duzun bitartean. Lorategi erromantiko eta modernistan paseatuz gero, gozatuko zara likidanbarrekin, ginkgoekin, kameliekin, banbuekin eta XX. mendearen lehen hamarkadetan Pedro Cigak munduko hainbat tokitatik ekarri zituen beste espezie batzuekin. Aukera guztiak dira onak Jaurerriaren magiak harrapatzeko.